Ikus-entzunezkoak

Euskaltzaleen Topaguneak euskarazko ikus-entzunezkoen aktibazioan eragin nahi du: euskarazko egileen sormena bultzatuz, beraien ekoizpen artistikoa gizarteratuz eta euren arteko harreman sarea jorratuz. Eta, horretarako, bide sendo bat garatzen ari da.
Hartzaile aktiboei dagokienez, euskarazko ikus-entzunezkotan hasi berriak direnengan eta sortzaile amateurrengan du proiektu honek begia jarrita:elkarrekin lotura duten 5 ekimen dauzkagu martxan, adin eta maila ezberdinetako sortzaileentzat diseinatutakoak. 

Sortzaileen arteko harremanak eta sinergiak sustatzea da proiektu honen beste asmo garrantzitsuetako bat. Izan ere, ikusirik eskuartean ditugun egitasmoetan dagoen sormen eta sortzaile potentziala, proiektu hau harreman berrien, egitasmo berrien, aukera berrien, profesional berrien eta joera berrien harrobi izan daiteke.

Benito Ansola Sariak bost edizio bete ditu gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoiztu ditzaten bidea zabalduz, ekoizle gazteei laguntza emanez.  3.000€ko sari oparoa.

Euskaraz ikus-entzunezkoak sortzen aritzen diren gazteentzako lehiaketa berezi bat da. Online bidez gai bat eman eta Lekeition 36 ordutan ikus-entzunezko lan bat egiteko erronka da. 

Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri gozaraziz. Horrela jarraitzen du Laburbira zirkuituak, mugimenduan.

Laburmetrai lehiaketetan (24-48 orduko edo 24 ordutako edo gutxiagoko formatua dutenak) finalista geratu direnen finala da DemaSA.

 

Euskarazko ikus-entzunezkoen gunea da. Sortzaileen lan berrien eta gutxi zabaldutakoen erakusleiho oparoa. Euskarazko zinezaleon eta zinegileen topagunea, azoka.

· Azken nobedadeak·

  Gai zara 36 ordutan film labur bat egiteko? 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea ...

Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Udala eta Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen ...