OHARRAK: 

    • Irakurri ondo oinarriak. 
    • Lanekin batera laburmetraiaren fotograma bat bidali behar da. JPG formatuan.
    • Laburmetraiaren aurretik kareta bat jarri behar da 3 segundukoa. Segundu horiek laburmetraiak iraun behar duten denporatik kanpo daude.
    • Lanak we transfer bidez entregatu behar dira igandean eguerdiko 12ak baino lehen helbide honetara: vanesa@topagunea.eus
    • Gogoratu, laburmetraiak gehienez 3 minutu eta erdikoak izan behar dira.

GAIA

EZAUGARRIAK

Ezaugarri multzo bi daude: EZAUGARRI TEKNIKOAK eta EZAUGARRI OROKORRAK. Multzo bakoitzetik 2 ezaugarri aukeratu eta txertatu behar dituzue derrigorrez laburmetraian, hau da, ezaugarri teknikotik 2 eta ezaugarri orokorretik beste 2, guztira 4 ezaugarri txertatuz.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

  • Plano subjektiboaren erabilera
  • Plano-kontraplanoa
  • Travelling 1
  • Denbora elipsia
  • Horma apurtzea: momentu jakin batean pertsonaiak zuzenean kamarara begiratu eta ikusleari hitz egiten dio.

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Pertsonaia: Lekeitiar baten parte hartzea (aktore moduan)
  • Aipamena: istorioan Euskal Zine Bileraren aipamena
  • Leku bat: Lekeitioko portua
  • Objektua: katiuskak