Gazteluak Zubi 

Hamar mendeko historia du Etxauzia jauregiak. Hamaikagarren mendean eraiki zuten, eta mende luzez, Etxauz sendia izan zen jauregiko eta Baigorriko bizkonde. 1832. urtean Etxauz sendiko azken anderea hil zenetik, hamaika aldiz aldatu da jabez jauregia, eta aldatu da jauregia ere. 2014. urtean sortu zuten Etxauzia Nafartarren Etxea baigorriarrek, eta jauregia erosita, barnealdea biziberritzea helburu duen lau ardatzeko egitasmoa ezarri nahi dute bertan: ekonomia, kultura, diaspora eta historia. 

 

URTEA 2019
GENEROA Dokumentala
KALIFIKATU Helduak
EKOIZTETXEA
ZUZENDARIA Ane Zuazubiskar, Unai Portilla eta Eneko Zuberogoitia
IRAUPENA 29′ 58”
INTERPRETEAK