Apaiz kartzela

Gonbidapena behar du. Irudienea gunean hartu ahalko diran abenduaren 5etik aurrera. Gehienez 4 sarrera banatuko dira pertsona bakoitzeko. 

Zamoran, Konkordatuko kartzela itxita eta utzita dago, eta metafora egokia da orain 50 urte bertan preso izan ziren apaizen egungo egoera azaltzeko. Europan ultraeskuindarrak gorantz egiten duen bitartean, oraindik ere aitortzeke daude iraganean eragindako giza eskubideen zapalketak. Kartzela hura pairatu zuten ia 60 apaizen historia kontatzeko, Juan Mari Zulaika preso eta fraide ohiak urteak eman ditu lanean bidegabekeria haren inguruko oroitzapena gal ez dadin. Bera izango dugu bide erakusle eta berarekin abiatuko gara 1973an Zamorako kartzelan izan zen mutinaren inguruan mundu zabaleko hainbat telebistatan emititu  ziren irudien bila. Hala biziberrituko dugu garai latz haietan herritarren eskubideak defendatzeagatik preso joandako apaizen bizimodua. 

 

URTEA 2020
GENEROA Film luzea – Dokumentala. Work in progress
KALIFIKAZIOA Helduak
EKOIZTETXEA Maluta Films
ZUZENDARIA Oier Aranzabal, David Pallarès eta Ritxi Lizartza
IRAUPENA 90′  
INTERPRETEAK

Zamorako apaiz kartzelan orain 50 urte egon ziren apaiz euskaldun, galego, katalan eta madrildarrak