Iurretako Dantzariak 

Genero ikuspuntutik dantza munduan pauso garrantzitsuak eman dira azken urteotan. Iurretako plazan duen balio sinbolikoa oinarri hartuta, Euskal Herrian arlo honetan eman diren pausoak errepasatuko ditugu. Horretarako, bost urterik behin Iurretan antolatzen den Urrijena dantza jaialdia izango da abiapuntua. Aurten, lehenengoz emakume ezpatadantzariek ere parte hartu dute. Aldaketa normaltasunez gertatu den arren ez da berezkoa izan. Tradizioren aldaketa honen gakoak azaltzen ditu dokumentalak hainbat parte-hartzaileren eta adituren ikuspuntutik. Dokumental osoa 2020an estreinatuko den arren, Irudienean trailerra aurkeztea da asmoa.

 

URTEA 2019
GENEROA Dokumentalaren trailerraren aurkezpena
KALIFIKAZIOA Publiko guztia
EKOIZTETXEA Bideografik ekoiztetxea, ANBOTO astekariaren eta Iurretako dantza taldearen arteko elkarlana.
ZUZENDARIA Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea 
IRAUPENA 90′  
INTERPRETEAK

Iurretako dantzariak