Orbainak

Osabak, Aitak eta Semeak hurrenez hurren bizitako historia pertsonalek denbora-lerro batean zehar marrazten den esperientzia tragiko bat osatzen dute. Arraildutako lerro honek familia albumeko zimur bat dirudi, baina baita Aitaren etxeko hormetako zartadura bat ere. Mendi bat zulatzean irekitako zauriaren tankera du, baina baita herri baten imaginario kolektiboan dagoen orbainarena ere, non salbazioaren ideiak borroka politikoan egingo duen topo bere patu tragikoarekin. Zer dago ibilitako lerro honen amaieran? 

 

URTEA 2019
GENEROA Film laburra – Dokumentala
KALIFIKAZIOA Helduak 
EKOIZTETXEA Kleinen filmak
ZUZENDARIA Jorge Moneo Quintana
IRAUPENA 29 minutu  
INTERPRETEAK –