ANTI

1920ko negua da Bizkarsoro herri ttipian. Gerla Handiaren biharamunean, haurrei irakurtzen eta idazten irakasteko aitzakiarekin, eskola publikoak euskaraz mintzatzea debekatzen die, zigor eta umilazioen bidez.

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria eta gidoilaria: Josu Martinez
Argazki zuzendaria: Hibai Castro
Aktoreak: Martxela Aneva-Fuchs, Hélène Hervé, Ximun Fuchs, Maika Etxekopar, Xan Leon Indart, Txomin Zubieta eta Baigorriko ikastolako haurrak.
Ekoizleak: Mikel Arredondo Bilbao eta Katti Pochelu

 

Bilboko Zinebi 61. Jaialdian proiektatu zen Atal Ofizialaren barruan.

Josu Martinez

Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da, eta euskal zinemaren historian doktorea. Zinemagintzan eta literaturan, hainbat lanen egilea da.

Lanbidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari eta irakaslea da, zinema arloan. Paueko Unibertsitatean ere zinema irakasle izan da, Baionako kanpusean. Hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko medioak aztertzen dituen NOR ikerketa taldeko kidea ere bada. Hari zor zaizkio, Gure sor lekua (1956) euskarazko historiako lehen filmaren eta Euskadi (1936) Louis Lumierek 3 dimentsiotan filmatutako laburmetraiaren aurkikuntzak.