HARRIA HERRIA 

Dantza bertikalaren estetika eta ikusgarritasuna, gizakiak suntsitutako espazio natural batera ekarria: harrobiko horma lakarrak leunduz, dantzaren edertasuna. Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Proiektuan bost dantzari bertikalek, eskalatzaile batek, Oreka TX taldeak, Miren Narbaiza kantariak eta Karmele Gisasola Euskal Herriko harri-jasotzaile txapeldunak parte hartu dute. 

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Dimegaz Kultur Elkarteko Janire Etxabe
Gidoilaria: Janire Etxabe
Musikariak: Oreka TX
Abeslaria: Miren Narbaiza
Harrijasotzailea: Karmele Gisasola
Dantzariak: Naiara Arrizabalaga, Maite Kaltzakorta, Janire Etxabe, Irune Uriarte eta Naia Negredo.

Lan hau 2019ko BBK Mendi Film Jaialdiaren barruan estreinatu zen, Mendi 2019ko film irrikatsuenen artean. 

Dimegaz Kultur Elkartea

Janire Etxabe, Harria Herria laburmetraiko gidoilaria, txikitatik mendien artean dabil; batez ere, zuriz jantzitako mendi tontorrak igo ditu. Bere pasioa harria eta soka dira eta bere denbora gehiena eskalatzen ematen du. 2017tik bere pasioak uztartzen dituen dantza bertikalean guztiz murgilduta dabil. Arte Ederretan Lizentziatua da, Haur Hezkuntzan eta Pedagogia Terapeutikoan diplomatua. Dimegaz Kultur Elkarteko sortzaile hau ezin da geldirik egon eta beti du proiektu artistikoren bat esku artean; mendian gora “haize lerro” berrien bila dabil, etenik gabe.