Kameratoia Aurreko Edizioak

2020

XVI Edizioa

Iaz, lehenengoz, On-Line egin zen Kameratoia Rallya Pandemiaren kausaz. Guztira 26 film labur aurkeztu ziren eta Spookypheria productions taldearen “Agur” lanak irabazi zuen lehiaketa. Bigarrena Eneki taldearen “tentuz” lanak eraman zuen eta publikoaren saria, azkenik, “Plastikozko haginak” izeneko lanak.

 

L

2019

XV Edizioa

9 lan aurkeztu ziren Kamaratoiaren XV.ediziora. Ugaitz Alegria, Itziar Ituño eta Yogurinha Borova izan ziren epaimahaikide eta Marylin talde ondarrutarraren “Urak dakarrena” laburmetraiak jaso zuen lehen saria. Bigarrena, berriz, Emeki taldearen “Sonder” lanarentzat izan zen.

2018

XIV. edizioa

XIV.Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya Lekeition ospatu zen, urriak 6 eta 7 bitartean. 24 ordutan egin zituzten film laburrak parte hartzaileek. Sari banaketa ekitaldia 2018ko urriaren 7an izan zen Lekeitioko Ikusgarri aretoan.

2017

XIII.edizioa

XIII. edizioan Durangotik Lekeitiora egin zuen salto Rallyak, Euskal Zine Bileran gazteei espazio propioa eskaintzeko. Eta gazteek zinez erantzun zuten! “Dzanga” gaiari helduta, aurkeztutako 18 taldetatik 13k  bete zituzten rallyko irizpide guztiak. Uda films taldeak eraman zuen lehen saria, hirugarren urtez jarraian,  “Tazan” laburrarekin.

“Eskertzekoa da jende hain gaztea halako proposamen interesgarriekin etortzea” zioen Mikel Zumeta epaimahaikideak sari banaketa ekitaldian. Harrituta zegoela zioen, ikusten ari zen mailarekin.  Yogurinha Borovak eta biek nahikoa lan izan zuten hamahiru lanen artean Kameratoiko hiru onenak aukeratzen: aurreko urteetan parte hartu izan zuten batzuek ere aipatu zuten “nibel handia dago, ez da egon beste urtetako saltoa lan batzuen eta besteen arteko nibelean”.

2016

XII.edizioa

“Oihaneko legea” gaiari helduta, 18 taldek aurkeztu zituzten beraien lanak emandako 48 orduen barruan. Uda films taldeak eraman zuen lehen saria, bigarren urtez jarraian,  “Lege zahar” laburrarekin.

Abenduaren 6an ospatu zen Irudienean XII. Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketa. Izena emandako 23 taldetatik hemezortzik piztu zuten azkenean, piztia. Hemezortzi lan, elkarren artean arras ezberdinak jaso zituen antolakuntzak. Abenduaren 6ko sari banaketa ekitaldian ikusi ziren jasotako 18 lan horiek eta epaimahaiak ere, bertan, publikoarekin batera, ikusi zituen film labur guztiak.

“Oihaneko Legea” izan zen XII.edizioan  lehiakideei eman zaien gaia; 48 ordu izan zituzten film laburrak egin eta Topaguneari entregatzeko. Guztira 18 talde izan ziren Euskal Herriko euskarazko film laburren rallyan azkeneraino heldu zirenak.

2015

XI.edizioa

Originaltasuna eta umorea saritu zituen XI. Kameratoiak.

Durangoko Azokaren 50.urteurrenari keinu eginaz, rallyaren antolakuntzak 50 ordu eman zizkien partehartzaileei ikus-entzunezkoa sortzeko. Uda films talde gaztearen “Jorrai” lanak eraman zuen lehen saria, epaimahaiaren esanetan “ikuspegi original eta ikus-entzunezko tratamendu azpimarragarri batekin gogorarazten digulako euskara eta euskal kultura landu eta zaindu behar direla”. ”. Bigarren saria “Irudien aroak” lanak irabazi zuen, “Sant Antonitarrak” taldeak “irudiaren eta denboraren artean egiten duen jokoagatik” besteak beste

Publikoari gehien gustatu zitzaiona, berriz, “Kameratrola” izan zen, “LPM eta lagunak” Oñatiarren lan umoretsua. Beraiek eraman zuten XI.Kameratoi honetako 3. saria (TOKIKOM saria)ere, epaimahaiaren esanetan “umorea ere euskararen parte dela erakustearren”

X.edizioa

Kameratoiaren 10.urteurrena Durangoko Azokaren Irudienea Gunean ospatu genuen tarta eta guzti. Urte berezia izanik Euskaltzaleen Topaguneak ere sari berezi bat banatu zuen, euskarazko lanik onena 500 eurorekin sarituz.

Epaimahaikideek ez zuten aukeraketa lan errazik izan, oraingoan ere parte hartzaileek maila handiko lanak aurkeztu zituzten. Horra hor irabazleen laburmetraiak:

IX.edizioa

Kameratoiaren 10.urteurrena Durangoko Azokaren Irudienea Gunean ospatu genuen tarta eta guzti. Urte berezia izanik Euskaltzaleen Topaguneak ere sari berezi bat banatu zuen, euskarazko lanik onena 500 eurorekin sarituz.

Epaimahaikideek ez zuten aukeraketa lan errazik izan, oraingoan ere parte hartzaileek maila handiko lanak aurkeztu zituzten. 

 

VIII.edizioa

 

Kameratoiaren 10.urteurrena Durangoko Azokaren Irudienea Gunean ospatu genuen tarta eta guzti. Urte berezia izanik Euskaltzaleen Topaguneak ere sari berezi bat banatu zuen, euskarazko lanik onena 500 eurorekin sarituz. Epaimahaikideek ez zuten aukeraketa lan errazik izan, oraingoan ere parte hartzaileek maila handiko lanak aurkeztu zituzten.

VII.edizioa

2011ko Kameratoia Uribe Kosta izan zen, eta hiru talde izan ziren sarituak. Bertan dauzkazue euren lanak!

– EPALTZAREN ALARGUNAK taldearen “III (hiru)”:

“Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabeak dira”.

VI.edizioa