Finalista geratu zara film laburren rally batean? 

Finalista edo sariduna izan zara ikus-entzunezko lehiaketaren baten.  Eta orain zer? Badaukazu beste pausu bat gehiago emateko. Aurkeztu zure lana Durango Azokako Irudienea guneak antolatzen duen #DemaSA lehiaketara, euskarazko film labur lehiaketa guztietako FINALISTEN FINAL HANDIA! Anima zaitez, parte hartu!

 

Oraindik garaiz zaudete lanak aurkezteko! 

Lehiaketa honetara aurkezteko ezaugarriak.
  • Euskal Herrian antolatzen diren ikusentzunezko lehiaketa edo rally batean finalista edo irabazle izaniko lanak soilik aurkeztu ahal izango dira.
  • Lehiaketa edo rally hauek 5 eta 48 ordu arteko lehiaketak izan beharko dira, gai / leku / objetu bat oinarri izanda egindakoak, lehiaketa baten barruan.
  • Bi taldetan antolatuko da lehiaketa: 5 – 24 ordu bitartean eginiko lanak eta 24-48 ordu bitartean eginikoak
  • 2019ko lehiaketara, 2018ko urriaren 1etik 2019ko urriaren 1era eginiko lehiaketetako finalista edo irabazleak aurkeztu ahal izango dira. Edo bi filmerik onenak?
  • Izen ematea urriaren 1ean zabalduko da eta urriaren 28an itxi.
  • Webgune honen bidez egin beharko da izen ematea.

Antolakuntzak beharrezkoak jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.

Lehiaketak hiru sari izango ditu
  • 5-24 ordu bitartean eginiko ikusentzunekorik hoberena : 300€ eta sorpresa.
  • 24-48 ordu bitartean eginiko ikusentzunekorik hoberena: 300€ eta sorpresa.
  • Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300€ eta sorpresa.

Sari banaketan bertan egon beharko da saria jaso ahal izateko.

Lehiaketaren gala Durangoko Azokako azken eguneko arratsaldean izango da beti, Durangoko Zugaza zineman kokatua dagoen IRUDIENEAn.

Herrietan lehiaketak ospatu ahala, Euskaltzaleen Topagunea iragarriz joan da finalerako zein film labur sailkatu diren.

Euskara hutsean

Lanak euskara hutsean izan beharko dira, ahozkoa nahiz idatzizkoa.