18 eta 36 urte bitarteko gaztea bazara eta zure ikus-entzunezko proiektua gauzatu nahi baduzu, hau da zure aukera.

BENITO ANSOLA sariaren VII Edizioko deialdia zabalik egongo da 2022ko urriaren 23tik 2023ko urtarrilaren 15a bitartean. Eskarmentu handiko bi epaimahaikidek lan guztiak baloratu, finalistekin pitching saio bat egin eta otsailaren 20ean iragarriko dute lan irabazlea. Sariak, 3000 euroko ordainsaria du lan irabazlearen ikus-entzunezko proiektua martxan jartzeko.

VII. Benito Ansola sariko lan irabazlea

 

Nire Amaren Etxea barkamenari buruzko fikziozko film laburra da. Amatasuna, dolua, feminismoa eta tradizioa moduko gaiak jorratzen ditu. Filmaren izenburuak etxeak espazio moduan emakumeontzat izan duen garrantzia isladatzen du. Lan egiteko, hezteko, izateko, bizitzeko eta hiltzeko tokia. Espazio hau ardatz moduan hartuta, amatasuna, doluari eta barkamenari buruzko istorio bat kontatu nahi dugu.

Ane Berriotxoa Bengoetxea (Zornotza 1995) Argazkilaritza Zuzendaritzako diplomatura iksai zuen ECPV/EHZEn. Argazkilari moduan dolua, familia edo harremanak asko landu dituen gaiak izan dira eta zinemak gai hauek jorratzeko aukera zabala ireki zizkion. Bere lehen laburmetraia “Bat” (2021) Cannesko jaialdi ospetsuko Short Film Corner-eko Too Cool for School sailean parte hartzera heldu zen.

VII. Benito Ansola Sariko EPAIMAHAIKIDEAK

Izaskun Urkijo

Izaskun Urkijo arkitektoa eta zinemagilea da. Azken hamarkadan arte-zuzendari lez egin dituen filmen artean, Paul Urkijoren Errementari (2017) eta Irati (2022) filmak, David Perez Sañudoren Ane (2020) Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas (2023) edo Victor Iriarteren Sobre todo de noche (2023) lanak aurkitu ditzakegu, besteak beste. Tartean daude, baita, Joseba Sarrionaindiaren lanetan oinarritutako Gure Oroitzapenak (2018) film-laburren bilduma.

Bere ibilbide luzean makina bat film laburren arte zuzendaritza lanak bete ditu Izaskunek.

Maider Oleaga

Maider Oleagak hainbat dokumental idatzi eta zuzendu ditu, besteak beste, Muga deitzen da pausoa (2018), Verabredung (2017) edo Kuartk Valley (2021)  bere azken lana, zeinak Donostiako Zinemaldian aukeztuta ondoren, Euskal Gidoilarien Elkarteko gidoi onenaren saria eta Irizar sarien aipamen berezia jaso zuen. Fikziozko film labur ugari ere zuzendu ditu: Neoi argiak ederreneanGure Oroitzapenak (2018), Sitios prestados al aire (2011), edo Kinka (2021).

Hainbat hezkuntza-proiektutan ere parte hartu du Maider Oleagak, hala nola Cinema en Curs, Zineleku edo Sortegiak (Oihaneder Euskararen etxea) eta baita AUKERA eta NOKA ekimenetan ere, emakume zuzendari hasiberriei zuzendutakoa azken hau.

IV Benito Ansola Saria