
LABURBIRA 2022: 9 film laburren bilduma ikusgai, 30 herritan.
2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, 30 herri bisitatuko ditu bere XIX edizioan. 9 film laburrekin osatutako bilduma aparta da aurtengoa. Denetarikoa, eduki zein estiloz; gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.
Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau otsailaren 25etik apirilaren 4ra bitartean egongo da ikusgai
HAUEXEK DIRA 2022ko LABURBIRAN IKUSGAI EGONGO DIREN FILM LABURRAK
SERENDIPIA (Zuzendaria: Iban del Campo)
Pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamenduan zehar, euskal birologo batek berrogeialdia bere laborategian igarotzea erabaki du. Serendipia ezusteko eta zorioneko aurkikuntza bat da.
ITSASONTZIAREN MUGIMENDUA (Zuzendaria: Alba Romera eta Rony Levoz)
Neska itsu batek itsasontzi baten irudiak ikustearekin amesten du. Bere kidea laguntzen saiatzen da, baina une batez zerbait gertatzen da ilusioa itzultzen diona.
LANBROA (Zuzendaria: Paula Iglesias)
Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da.
HURRENGO GELTOKIA (Zuzendaria: Naia Aizpurua)
Pauk goizero trena hartzen du lanera joateko baina horietako egun batean bere bizitzan aldaketa bat eragingo duen esperientzia bat biziko du.
REWIND (Zuzendaria: Amaia San Sebastian)
Emakume bat patuari iheska, existitzen ez den toki batean, denbora nabigagarrian, zinta magnetiko batean bezala, Rewind-Play-FastForward.
SUBANDILLA (Zuzendaria: Josu Martinez)
Alemanek Frantzia okupatu dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atzikitzen duten hotela errekisizionatu dute.

Laburbira 2021: 8 film labur 29 herritan
Laburbirak 18 urte bete zituen iazko edizioan.
Apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean egin zen film laburren zirkuitoa.
Beste urte batez, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean zeuden sortzaileen lanak jarri ziren Euskal Herriko osoko hainbat eta hainbat herritan ikusgai, gurean 2020an zehar egin ziren lanen erakusgarri
Laburbira 2020: 9 film labur 32 herritan
Laburbiraren XVII. edizioan 9 filme aukeratu ziren, elkarren oso ezberdinak. Guztira ordubete baino gehiagoko proiekzio bat osatuz.
Harritzekoa bada ere eta pandemia egoera tarteko, Laburbira 32 herritan egon zen, Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuz eta mugetatik haratago ere joanez.