20.edizioa beteko du 2023an Laburbirak. Sortzaileen lanak ezagutaraztea du helburu laburmetraien herriz herriko zirkuito honek.
XX. Laburbiraren edizio hau, 2023eko martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean egingo da.
Sortzaileentzako baldintzak
- 2022 urtean ekoiztutako fikziozko lanak izan behar dira.
- Gehienez ere 20 minutu irauten dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira.
- Izen-ematea urtarrilaren 15ean amaituko da.
- Lanen aukeraketa urtarrilaren 15etik 22ra bitartean egingo da eta sortzaileei modu pertsonalean jakinaraziko zaie erabakia.
- Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan:
-
- Publiko guztientzako lanak izan daitezela.
- Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantenduko da.
- Sortzaileen lurraldetasun eta generoa
- Genero ikuspegia
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…
Arazorik edo galderarik izanez gero jarri kontaktuan gurekin: kultura@topagunea.eus
Zirkuitu ibiltaria
- 2023eko urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak.
- Laburbira 2023ko martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean izango da.
- Euskal Herri mailan zein atzerrian erakusteko aukera izango dugu.
- Aurtengo Irudienean egongo diren film laburrak ez dira berriz aurkeztu beharko, zuzenean Laburbirarako aukeraketa fasean sartuko direlako.
- 17.Kameratoiko lan irabazlea zuzenean sartuko da 2023 edizioko Laburbira zirkuituan.
