17. KAMERATOIA ONLINE. KAMERA PREST?

 

Aurreko urtean bezala, Kameratoia Euskal Zine Bilera jaialdiaren barruan egingo den arren, 17. edizio honetan laburmetraiak ez dira Lekeition gauzatuko.  Zer esan nahi du honek? Antolakuntzak gaia webgunean eskegiko du eta 36 ordutan nahi duzuen tokian grabatzeko aukera izango duzuela eta antolakuntzari laburmetraiak email bidez helarazi . Erraza ezta? 

 

Gogoratu, aurtengo gaia azaroaren 12an, ostiralean, emango dugula. Rally on!

Epeak
  • URRIAK 7 OSTEGUNA – Izen-ematea ireki.
  • AZAROAK 7 IGANDEA – Izena emateko azken eguna.
  • AZAROAK 9, ASTEARTEA – online formakuntza saioa Aitziber Garmendiaren eskutik.
  • AZAROAK 12 OSTIRALA –  20.00etan gaia eta ezaugarrien aurkezpena webgunean.
  • AZAROAK 14 IGANDEA – 12:00ak baino lehen laburmetraia email bidez bidali behar zaio antolakuntzari.
  • AZAROAK 15-18 – Publikoaren bozka Euskal Zine Bileraren webgunean.
  • AZAROAK19. Finalaren Grabaketa
  • AZAROAK 21 – Sari banaketa online.
Izen-ematea
  • Izen-ematea webguneko izen-emate fitxa bete behar da derrigorrez urriaren 7tik azaroaren 7ra
  • Izen-ematearekin batera taldearen aurkezpen bideotxo bat aurkeztu beharko da, gehienez minutu batekoa. Bideo hori deskartzeko edota ikusteko linka jarri behar da izen-emate fitxan. Bideo hau webgunean soilik jarriko da. 
  • Izen-emate fitxarekin arazoak izango bazenu idatzi emaila andoni@topagunea.eus helbidera. 
Parte-hartzea
  • Edozein nazionalitateko pertsona fisiko edo juridikoek parte hartu ahal izango dute jaialdian, betiere 18 eta 35 urte badituzte.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketara aurkez ditzakeen film laburren kopurua mugagabea da.
  • Taldeko parte-hartzaile kopurua gehienez 6 kidekoa izango da. 
  • Film laburrek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, hau da, ezin dira aurretik ikusi inongo euskarritan (internet, telebista, zinema aretoak …), jaialdi edo lehiaketetan, ezta epaimahaiaren erabakia hartu arte ere.
  • Film laburrak ezin dira jaialdi honen aurretik egindako beste film labur baten bertsio laburtu edo luzatu bat izan.
Hizkuntza
  • Laburmetraiak euskara hutsean aurkeztu behar dira.

  • Beste hizkuntzarik egonez gero bigarren plano batean (telebista, irratia…) azpitituluak jarri beharko dira euskaraz

Laburmetraiak
  • Film laburrek gehienez 3 minutu eta erdi iraun behar dute. Muga horren barruan, partaide bakoitzak iraupen egokiena aukeratuko du.

  • Gaiaren eta ezaugarrien aurkezpena azaroaren 12an, 20:00etan, iragarriko da Kameratoiko webgunean.

  • Laburmetraiaren hasieran guk emandako kareta jarri behar da. Karetak 3 segundu iraun beharko du, eta laburmetraiak iraun behar duen (3 minutu eta erdi) denboratik kanpo egongo da. Kareta hau ERREKURTSOAK atalean deskargatu ahal izango duzue.
  • Ezaugarrien multzo bi egongo dira BALIABIDEAK eta ASPEKTU TEKNIKOAK. Lehenengo multzoko (Errekurtsoak) ezaugarriak txertatzea derrigorrezkoa izango da eta bigarren multzoko (Alde Teknikoak) zerrendatik bat aukeratu behar da. Elementu hauen erabilera laburmetraian zehar kontutan izango da epaitzeko orduan. 
  • Grabaketak egiterako orduan gogoratu segurtasun neurriak mantendu behar direla, hau da, gehienez 6 kide batzea eta segurtasunezko distantzia mantentzen ez bada, musukoa erabiltzea.
Lanen entrega
  • Azaroaren 14an eguerdiko 12ak baino lehenago bidali behar dira lanak.
  • Laburmetraiak tori.eus edo wetransfer bidez  entregatu beharko dira andoni@topagunea.eus helbidera, hurrengoa adieraziz: taldearen izena eta laburmetraiaren izenburua.
  • Laburmetraien formatua honako hau izan behar da: mp4 eta 1920x1080px 25p gehienez 200 Mb-ko pisua dutenak. Film laburrek ezin dute inolaz ere pisu hori gainditu
  • Talde parte-hartzaile bakoitzak ere film laburraren fotograma bat bidali beharko du .jpg edo .png formatuan (horizontalean), gehieneko pisua 1 Mb izango duena.
Sariak
  • Film laburrak jasotzeko epea amaituta, Kameratoiak deitutako epaile taldea arduratuko da lehiaketan onartutako film laburrak ikusteaz.
  • Sari banaketaren grabazioa bideodei bidez egingo da, azaroaren 19an, non parte-hartzaile eta epaimahakideak batuko diren antolatzaileen antolatutako bideodei batetan.
  • Honako hauek izango dira sariak:
      • 1. Saria: 800 euro* + Laburbirako aukeraketara pasatuko da + DemaSA lehiaketan
      • 2. Saria: 400 euro* + DemaSA lehiaketan parte hartzea                                                                                             (*) dagokion atxikipena aplikatuko zaio.
      • Publikoaren Saria: Talde osoarentzako gau bateko egonaldia Lekeitioko TRINKETE aterpetxean.                      

 

  • Publikoak bozkatzeko epea azaroaren 15tik 18ra bitartean izango da eta Euskal Zine Bilerako webgunean (zinebilera.eus). Hortik bozka gehien lortzen duen laburmetraiak irabaziko du Publikoaren Saria.
Lanen argitaratzea webgunean
  • Film laburrak jasotzeko epea amaituta, Kameratoiak deitutako epaile taldea arduratuko da lehiaketan onartutako film laburrak ikusteaz.
  • Laburmetrai guztiak Euskaltzaleen Topaguneko Youtube kanalera igoko dira eta Kameratoiko webgunean eta Euskal Zine Bilerako webgunean txertatuko dira, epaimahaikideak baloratzeko eta publikoak laburmetraiak ikusi eta gustokoena bozkatu ahal izateko. 
  • Publikoaren saria, Euskal Zine Bilerako webgunearen bitartez egingo da, bertatik jasotako bozketa kopuruak definituko du Publikoaren Sariaren irabazlea. 
  • Jaialdiaren antolakuntzak film laburrak arauak betetzen dituela egiaztatu ondoren, mezu elektroniko automatiko bat bidaliko zaio egileari lehiaketara onartua izan den jakinarazteko. Antolakuntzak eskubidea du lehiaketara ez onartzeko, bere irizpideen arabera, jaialdiak eskatzen dituen baldintza teknikoak, artistikoak eta / edo legalak betetzen ez dituzten piezak. Era berean, antolakuntzak sentsibilitateei kalte egin diezaieketen piezak deskalifikatzeko edo baztertzeko eskubidea gordetzen du.

Ohar legalak
  • Parte-hartzaileek filmean ageri diren bestelako sormen lanen egile eskubideak urratzen ez direla bermatzen dute eta horiek erabiltzeko beharrezko baimen eta lagapenak dituztela. Antolakuntzak ez du lehiaketara aurkeztutako filme eta horien edukiaren gaineko legezko erantzukizunik izango.
  • Filmen egileek antolatzaileak baimentzen dituzte lehiaketak iraun bitartean, kameratoia.eus eta zinebilera.eus webguneetan, horiei lotutako sare sozial eta ikus-entzunezko bestelako plataformetan lanen zabalkunde eta argitarapena egiteko. Eskubide horien erabilera jaialdiaren promozio eta informazio helburuetarako izango da soilik.
  • Sortzaileek lehiaketak iraun bitartean filmea bestelako gune edo euskarri batzuetan ez erakutsi / zabaltzeko konpromezua hartzen dute. Hala ez balitz, antolaketak lana zuzenean lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea izango luke.
  • Film laburraren ustiapen edo erabilera komertzialak egilearen aldez aurreko eta berariazko baimena beharko du, hala badagokio, dagozkion akordioak sinatuz.
  • Talde parte-hartzaileak epaimahaiaren erabakia argitaratu ondoren segituan jaialdiak bere film laburra erakusten jarraitzea nahi ez badu, antolakuntzan jakinarazi beharko du. Une horretatik aurrera, erakundeak 30 laneguneko epea izango du goian aipatu ditugun eskubideen eskualdaketa ez-esklusiboa baliogabetzeko.
  • Lehiaketan izena ematearekin batera, talde parte-hartzaileek baimena ematen diote antolatzaileari lehiaketan partekaturiko informazio, irudi eta euskarri oro erabiltzeko, zuzenean edo zeharka, ikus-entzunezko lanen sustapen eta komunikazio ekintzak burutzeko.
  • Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango haien esku ez dagoen kanpo zerbitzu baten hutsegite edo ez ohiko egoera batek eragindako galeretan.
  • Oinarrien ulermenean zalantzarik balego, Euskaltzaleen Topaguneari dagokio erabakitzea. Era berean, zehaztutako puntuetan aldaketak egitea beharrezkoa izanez gero, antolatzaileek horiek egiteko eskubidea izango dute, baldin eta justifikatuta badaude eta / edo parte hartzaileei kalterik egiten ez badie eta aldez aurretik behar bezala jakinarazten baldin badira.

OHARRA: 

  • Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.
  • Arazo edo zalantzarik egonez gero, antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango du.
  • Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Udalak ez dute bere gain hartzen laburmetraietan agertzen diren irudien ardura.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.