AGUR

16. Kameratoiaren lan irabazlea da Agur laburmetraia. Txikitako lagunaren heriotz misteriotsua ikertzeko asmoarekin bueltatzen da bere jaioterrira protagonista. Nola hil zen? Zer gertatu zen? 

Fitxa teknikoa

Zuzendariak: Iñigo Acha
Gidoia: Iñigo Acha, Javi García, Aihini Urresti, Alex Latxaga
Produkzioa: Iñigo Acha, Javi García, Iraide Narbaiza, Ahini Urresti, Ander Uriondo.
Aktoreak: Ahini Urresti, Alexander Latxaga. 

 

Iñigo Acha Gómez

Kazetaritzan lizentziatua, Iñigo Acha eskualdeko Oizmendi Telebistan ari da lanean, Urdaibai eskualdean, Bizkaian. Modu amateurrean, eta eskualdeko hedabide horretan egiten duen lanak horretarako aukera ematen dionean, genero fantastikoko eta beldurrezko film laburrak egiten ditu, Spookypheria Productions irabazi asmorik gabeko kultur elkarteko buru izateaz gain; besteak beste, Bermeoko Beldurrezko eta Zinema fantastikoko Jaialdia (GOREFEST) eta Halloween Metal Fest musika jaialdia antolatzeaz arduratzen da.

Argazkia: Bizkaiko Hitza