DATSEGIT

Datsegit-eko protagonista gela batean aurkitzen da. Bapatean ihes egitea erabaki, baina zerbaitek jatorrizko etxera lotuta mantenduko du. Ihesaldiak, atzean utzi nahi duena zer den eta zeren bila dabilen ezagutzera garamatza.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria eta aktorea: Aitor Arruti
Gidoia eta edizioa: Aitor Arruti
Zuzendari laguntzailea: Nika Hrindova
Kamera #1: Nika Hrindova
Kamera #2: Peter Slu
Musikaria: Aitor Arruti
Soinu ingeniaria: Dennis Tuomi

Aitor Arruti Agirreurreta

Aitor Arrutik (1993, Andoain) Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Arrasaten lehenik eta Kopenagen ondoren. Dinamarkan bizi da 2015az geroztik. Gaztetatik ibili izan da musika, argazkilaritza eta bideogintzan proiektu desberdinak lantzen. Bere azken lanek kutsu kontzeptual bat dute, eta ikuslea ausnarketara gonbidatzen duten sinboloen erabilera da bere estetikaren oinarri nagusia.