GAU BELTZA

Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berrasmatzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean murgildu da Euskaltzaleen Topagunea. Dokumental honek egindako ibilbidea jaso, eta datorrenari bidea zabaltzen dio.

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Beñat Iturrioz.
Gidoilaria: Euskaltzaleen Topagunea
Ekizpena: Bira Produkzioak.

 

Euskaltzaleen Topagunea

Herriz-herri antolatutako euskaltzaleen mugimendua da Euskaltzaleen Topagunea. Bi helburu nagusi ditu: herrietako euskaltzaleak antolatzea eta euskal hiztun komunitateak euskaraz bizi ahal izateko tresnak sortzea, euskararentzako espazioak zein funtzioak irabaziz.