Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertzen dira. Zer egin ezean, Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari deitzen diote eta honek, berriz, Ertzaintzari. Hauek heltzerakoan hezurrak desagertu dira. Segidan, hil kanpaiak joka hasten dira auzoko baselizan.

Zantzu txarreko seinale honek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu, Nestorren anaia bikia zen Aitorren heriotza barne. Beti bezala orain, Karmenek Estanis bere koinatua erruduntzat jo eta Nestor bultzatuko du horri aurka egitera, ez badute beraiek haren hurrengo biktima izan nahi.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Imanol Rayo
Gidoigilea: Joanes Urkixo
Antzezlea: Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Yon González, Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Asier Hernandez, Iñigo Aranburu, Dorleta Urretabizkaia, Kandido Uranga, Patricia López Arnaiz, Andrés Gertrúdix, Patxi Santamaria, Sara Cozar, Nerea Mazo