ILUNABARREAN ESAN

2002 urtea da Iruñean eta ezker abertzaleko Segi antolakundea ilegalizatu berri dute. Urko gazte antolakunde horretako kidea da Jonekin batera, bere lagunik onena. Bizitza publiko eta pribatuaren artean banatzen du bere bizitza Urkok. Publikoan militante eredugarria da, langilea. Pribatuan, ezkutuko desioak asetzen ditu autobus geltokiko gizonen komunetan zein Takonerako txoko ilunetan. Bere bizitza sozial eta politikoa sexualarekin nahastuko da erabat. Egoera honek bere harreman eta erabakietan eragingo du, inguruko dena zalantzan jarriaz.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Xabier Vallina
Zuzendari laguntzailea: Ekhiñe Aizkorbe
Kamera eta argazki zuzendaria Irene Zaldua
Soinua Sara Alonso
Ekoizpena Irati Egibar eta Julene Etxauri

Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Vallina eta Irene Zaldua

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoak gara. Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko proiektu bezala sortzen den lana da, unibertsitatez kanpoko kolaborazio eta laguntzak izanik.