2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaritza: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias
Errealizazioa: David Maeztu – Xabier Zabala A.
Argazki Zuzendaria: David Maeztu
Gidoia: Jone Guenetxea – Carlos Iglesias – Xabier Zabala A.
Irudia (Kamarak): Eukeni Arriortua – David Maeztu – Iker Rementeria – Ramón Larrabaster
Soinua: Miguel Ramirez – Javier Hernando – Xabier Zabala A.
Musika: Mikel Nuñez Lauzirika
Audio Postprodukzioa: Bideografik
Produkzioa: Unai Esturo – Eneko Barroeta “Barru” – Carlos Iglesias – Jone Guenetxea
Zuzentzailea: Mikel Azkarraga