JAUZI BAT ETA PRIXT

Irudi eta dantzaren bidez, film labur esperimental honetan, ondare, kultura, feminismo eta familiaren kontuak islatzen ditu Maitane Eyheramonho zinemagileak.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Maitane Hernandez–Eyheramonho
Ekoizlea: Conor McNeill
Gidoia: Maitane Hernandez–Eyheramonho

Maitane Eyheramonho

Maitane Eyheramonho (El Salvador/Euskal Herria – 1993). Film labur bakoitza sormen-prozesuan idazten du eta inguratzen duenari buruz gogoetatzeko parada ematen dio. Jorratzen dituen gaiak bere pasioei lotzen ditu, besteak beste, euskal dantza eta musikari. Zinemak ikus-entzunezko elementu desberdinekin experimentatzeko espazio bat eskaintzen dio.