LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian 

Lou Olangua 80ko hamarkadan rock-ak izan zuen lehen emakume ahotsetako bat izan zen. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas bezalako taldeetan ahotsa jartzeaz gain, bere jarrerak agertokian indarra ematen zion. Probokazio hutsa zen. Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek hartu zuten lekuaz hitz egiten da, baita euskaraz ere, eta estetikaren gainetik, jarrerak izan zuen garrantziaz. Sozialki eta kulturalki apurtzailea izan zen erreferentzia batez hitz egiten da.

Iaz proiektuaren nondik norakoak aurkeztu zituzten Irudienean, eta aurtengoan dokumentala aurkezten dute. 

 

URTEA 2018
GENEROA Dokumental luzea
KALIFIKAZIOA Publiko guztia
EKOIZTETXEA EITB 
ZUZENDARIA Izotz Barrio, Andrea Lopetegi eta Usua Garin
IRAUPENA 58 minutu
INTERPRETEAK