MAMARRO

Umeek eta mozkorrek ez dute gezurrik esaten, hori dio esaera zaharrak, hala ere, batzuetan jolasak joko bihurtzen dira.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaria: Ibon Iza
Gidoilaria: Urtzi Uriarte, Imanol Garcia, Joseba Rodriguez, Ibon Iza
Aktoreak: Jare Iza, Iradi Iza, Enara Gallastegi, Olatz Olmo, Amaiur Gorrotxategi, Txaber Lazpita, Txomin Gorrotxategi, Amaia Aranburu, Zefe ziarrusta.

Ibon Iza Totorika

1974.urtean Igorren jaio zen eta gaur egun, Diman bizi da. 1997. urtean Arte Ederretan, Ikus-entzunezkoetan lizentziatu zen eta handik urte gutxira, irakasle eskolan diplomatu zen. Gaur egun, Igorreko eskolan ematen ditu eskolak. Saltsa askotan ibilia da eta herriko antzerki askotako gidoiak sortu eta zuzendu ditu.

Eskean kristö musika taldearen “ardigaldua” bideo-klipa-ren gidoia idatzi eta zuzendu zituen. Umeen antzerki lan ugariren gidoiak idatzi ditu eta  abesti askoren sortzailea da, aipagarrienak, “Lemoa” “hauxe da gure kantua” diskako “itargia ostondu zan”, “euskara gure lurra” eta “Jentiltxu eta Jentili”. ”Kanteik” film laburrean aktore lanetan aritu zen. Bere ibilbidean iragarki lanak “euskara da gure marka” eta dokumentalak ere egin ditu, “kantuek eta kontuek”.

Zuzendu dituen fim laburrak hauek dira. “Txakile”(bertsomovieda-n film labur onenaren eta publikoaren sariaren irabazlea), astrapalea, elemakarrak, eta azken hau, “Mamarro”.