NIGANDIK

Aitziberren aitak hirira bidaiatzen du egunero, eraberritzen ari diren bere haurtzaroko etxea babestu nahian. Egoera honek, bere osasun arazoekin batera, ordurarte espresatzera ausartu ez den kezka eta beldurrak kanporatuko ditu.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria: Imanol G. Gurrutxaga
Gidoilaria: Imanol G. Gurrutxaga,
Ekoizleak: Ander Sagardoy, Iñigo Asensio
Antzezleak: Aitziber Garmendia, José Ramón Soroiz, Elena Irureta

Imanol G. Gurrutxaga

1997an Lazkaon jaioa, 16 urte zituenetik dabil murgilduta zine munduan. 2017az geroztik, lan profesional desberdinak burutu ditu: besteak beste, Iker Lauroba musikariaren Berriro (2017), Ile Urdinak (2018) eta Etsien balsa (2018) abestien bideoklipak. Horrez gain, 2018an bertan, bere lehen laburmetraia profesionala burutu zuen: Ezusteko talka Jose Ramon Soroiz eta Aitziber Garmendiak protagonizatutako thriller dramatikoa idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen, Korima Filmsekin batera.
Nigandik bere bigarren laburmetraia profesionala izan da. Aurreko esperientzia pozgarrian bidelagun izan zituen talde artistiko eta teknikoko hainbat lagunekin berriro batu eta orain arte garatu duen proiektu pertsonal eta sendoena osatu du.
2020an estreinatu berri da eta Zinebin aukeratua izateaz gain, Lekeitioko Zine Bileran Gidoi Onenaren Saie eta EITBko Publikoaren Saria eskuratu ditu. Honez gain, 2022ra begira, bere lehen luzemetraia izango denaren lehen gidoiean ari da lanean.