NIRE EGUNEROKO MAITEA

2011ko urria. Hiru emazte belaunaldi familia-maitasun loturak atxikitzera entseatzen dira, Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera gogorra izanik ere. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa, gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.

Fitxa teknikoa

Zuzendariak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet
Gidoia: Ximun Fuchs
Edizioa: Eñaut Castagnet
Soinua: Iñigo Etxarri
Aktoreak: Aiur Elizondo San Sebastian, Arantxa Hirigoyen, Mari Koxepa Hirigoyen, Manex Fuchs, Ander Lipus, Gotzon Sanchez, Jon Gaubeka
Ekoizpena: Gastibeltza Filmak, Axut, Kanaldude, Eny Production, Adabaki Ekoizpenak

Ximun Fuchs, Manex Fuchs eta Eñaut Castagnet

Ximun Fuchs (1974)
Bordeleko fakultatean antzerkia ikasi zuen eta 1994tik Europako errepideak zeharkatzen ditu. 2018an, “Non” filmarekin zinema osagai bat ireki zuen bere ibilbide artistiko atipikoan. Aktorea, zuzendaria, idazlea, musikaria, ekoizlea, batez ere antzerkian eta zineman sortzea eta antzeztea du helburu.

Manex Fuchs (1975)
Aktorea, 1994tik sorkuntza askotan parte hartu du, aktore edo zuzendari gisa. Le Petit Théâtre de Pain konpainia sortu zuen eta duela gutxi ‘Axut! euskal antzerkian zeresana du. Gainera, Gastibeltza Filmak zinema ekoizpen eta banaketa egiturako kidea da.

Eñaut Castagnet (1985)
Zuzendaria, muntatzailea, argazki zuzendaria. Bere lanen artean, “Non” (fikzio luzea, Aldudarrak Bideo – Le petit theatre de Pain, 2017), “Berria 10 urte” (Dokumentala), “When I was a Child” (Dokumentala) eta “Art in House” (Telesaila, 2015).