Norak 30 urte ditu, Nicolás aitite argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.

Aititeren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aititeren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.

Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

FITXA TEKNIKOA

Gidoilaria eta zuzendaria: Lara Izagirre Garizurieta
Ekoizle eragilea: Garazi Elorza
Ekoizpen zuzendaria: Itxaso Espinal
Muntatzailea: Ibai Elortza
Aktoreak: Ane Pikaza, Hector Alterio, Ramon Barea eta Klara Badiola