Zizelkariak  

Euskal Herriko periferiak erdigunera ekarriko ditu Zizelkariak dokumentalak, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Arkaitz, Edurne, Maika, Martta, Ibai eta Jon dira Zizelkariak dokumentalaren protagonistak. Tokian tokiko errealitatetik abiatuta, gazte emantzipazioa, feminismoa, euskara, kulturgintza nahiz aisialdia ardatz duten proiektuak ezagutuko ditugu. Era berean, Euskal Herrian etorkizunean garatu beharreko borrokak ekarriko dituzte 6 gazte hauek hizpidera, elkarrekin Euskal Herri bat amestu eta irudikatzeko.

URTEA 2019
GENEROA Dokumentala
KALIFIKAZIOA Gazte eta Helduak
EKOIZTETXEA Topatu
ZUZENDARIA Garazi Conde Orube, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irati Majuelo Itoiz, Aitor Servier Etxexuri, Mikel Urriza Pascual
IRAUPENA 75  minutu
INTERPRETEAK

Maika Alfaro, Edurne Sanchez Leon, Ibai Osinaga Gogorcena, Arkaitz López Sanchez, Jon Marauri Aranburu, Martta Irigoien Arrabit,