VII. Benito Ansola Saria

Parte hartzeko  oinarrietan eskatzen zaizkizunak bidaltzea baino ez duzu email bidez hurrengo helbide honetara 2022ko urriaren 23tik, 2023ko urtarrilaren 15era.

Nori: kultura@topagunea.eus
Gaia: VII. Benito Ansola Saria. (Proiektuaren izena)

Hurrengo 2 dokumentuak atxiki behar dituzu:

1. Parte hartzaileen datuak (dokumentu bakar batean)

    • Egilearen edo taldekide bakoitzaren izen abizenak
    • Helbide fisikoa
    • Posta elektronikoa
    • Telefono mugikorreko zenbakia
    • Nortasun agiriaren irudia.
    • Egilearen argazki bat. Taldeen kasuan, bakoitzaren argazkiaz gain, taldeko argazkia ere gehitu beharko da.

2. Proiektuaren dossierra (dokumentu bakar batean)

    • Proiektuaren portada. Proiektuaren izena eta irudiren bat. Ez du izango egilea(k) identifikatzeko balio dezakeen daturik.
    • Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoia, eskaleta edo storyboard-a. (Gehienez 3 orri)
    • Zuzendariaren memoria: landu nahi den ikus-entzunezkoaren azalpenarekin (izenburua, sinopsia, argumentua, iraupena, generoa). Halaber, memorian zuzendariak azaldu ahal du, ikuspegi pertsonaletik, bere ibilbidea, aurkezten duen lanaren zergatia, zer adierazi nahi den… (Gehienez 3 orri).
    • Ikus-entzunezkoaren aurrekontu justifikatua
    • Ekoizpen plana: non eta noiz filmatuko den, zein ekipo tekniko, baliabide edo eta alokairuak egingo diren eta abar.