Ikus-entzunezkoak

Urriaren 26 eta 27an, Lekeition

 

Asteburu batean ikus-entzunezko labur bat sortu, taldean parte hartuz eta Lekeition egonaldi bikaina eginez.  Piztu zure adrenalina!

· Azken nobedadeak·

[et_pb_section bb_built=”1″][et_pb_row][et_pb_column ...

Urte osoan zehar herriz-herri euskaraz egiten diren laburmetrai lehiaketatan (24-48 orduko edo 24 ...

Irudienea ikus-entzunezkoen plazan izena emateko epea zabalik dago irailaren 16tik urriaren 14ra. ...

Euskaltzaleen Topaguneak euskarazko ikus-entzunezkoen aktibazioan eragin nahi du: euskarazko egileen sormena bultzatuz, beraien ekoizpen artistikoa gizarteratuz eta euren arteko harreman sarea jorratuz. Eta, horretarako, bide sendo bat garatzen ari da.
Hartzaile aktiboei dagokienez, euskarazko ikus-entzunezkotan hasi berriak direnengan eta sortzaile amateurrengan du proiektu honek begia jarrita:elkarrekin lotura duten 5 ekimen dauzkagu martxan, adin eta maila ezberdinetako sortzaileentzat diseinatutakoak. 

Sortzaileen arteko harremanak eta sinergiak sustatzea da proiektu honen beste asmo garrantzitsuetako bat. Izan ere, ikusirik eskuartean ditugun egitasmoetan dagoen sormen eta sortzaile potentziala, proiektu hau harreman berrien, egitasmo berrien, aukera berrien, profesional berrien eta joera berrien harrobi izan daiteke.

Benito Ansola Sariak bost edizio bete ditu gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoiztu ditzaten bidea zabalduz, ekoizle gazteei laguntza emanez.

 

Euskaraz ikus-entzunezkoak sortzen aritzen diren gazteentzako lehiaketa berezi bat da. Euskal Herri osotik etorritako gazteak elkartzen dira rallyan.

 

Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri gozaraziz. Horrela jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan.

 

Euskarazko ikus-entzunezkoen gunea da. Lan berrien eta gutxi zabaldutakoen erakusleiho oparoa. Euskarazko zinezaleon eta zinegileen topagunea, azoka.

 

Urte osoan zehar herriz-herri euskaraz egiten diren laburmetrai lehiaketetan (24-48 orduko edo 24 ordutako edo gutxiagoko formatua dutenak) finalista geratu direnen finala da DemaSA.
 
Sortzaile amateurrentzako Durangoko Azokan erakusleiho bat izateaz gain, DemaSA topaleku ere bada beraien artean elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta harreman berriak sortzeko.

· HARREMANA ·

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.