Egitasmoak
Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza eta hedapena bultzatzea izan da Euskaltzaleen Topagunearen xedea arlo honetako egitasmoak sortzerakoan. Horregatik, lehen film laburren rallya antolatu zuenetik, osatzen joan da ikus-entzunezkoen arloko jarduera. Helburu ezberdinak bultzatzen dira egitasmo hauetan: sortzaile gazteen lana sustatzea, euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko baliabideak lortzen laguntzea, egindako lanak ikus daitezen zirkuituak antolatzea eta euskarazko ikus-entzunezkoen sektorearentzako bilgune eta erakustokiak antolatzea, besteak beste.
Benito Ansola Sariak bost edizio bete ditu gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoiztu ditzaten bidea zabalduz, ekoizle gazteei laguntza emanez.
Euskaraz ikus-entzunezkoak sortzen aritzen diren gazteentzako lehiaketa berezi bat da. Euskal Herri osotik etorritako gazteak elkartzen dira rallyan.
Hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri gozaraziz. Horrela jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan.
Euskarazko ikus-entzunezkoen gunea da. Lan berrien eta gutxi zabaldutakoen erakusleiho oparoa. Euskarazko zinezaleon eta zinegileen topagunea, azoka.
