Aurkezpena

Euskaltzaleen Topaguneak euskarazko ikus-entzunezkoen aktibazioan eragin nahi du: euskarazko egileen sormena bultzatuz, beraien ekoizpen artistikoa gizarteratuz eta euren arteko harreman sarea jorratuz. Eta, horretarako, bide sendo bat garatzen ari da.
Hartzaile aktiboei dagokienez, euskarazko ikus-entzunezkotan hasi berriak direnengan eta sortzaile amateurrengan du proiektu honek begia jarrita:elkarrekin lotura duten 5 ekimen dauzkagu martxan, adin eta maila ezberdinetako sortzaileentzat diseinatutakoak.

Sortzaileen arteko harremanak eta sinergiak sustatzea da proiektu honen beste asmo garrantzitsuetako bat. Izan ere, ikusirik eskuartean ditugun egitasmoetan dagoen sormen eta sortzaile potentziala, proiektu hau harreman berrien, egitasmo berrien, aukera berrien, profesional berrien eta joera berrien harrobi izan daiteke.