21.edizioa beteko du 2024an Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitoak.

XXI. Laburbiraren edizio hau, 2024eko apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean egingo da.

Sortzaileentzako baldintzak
  • 2023 urtean ekoiztutako fikziozko lanak izan behar dira.
  • Gehienez ere 20 minutu irauten dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira.
  • Izen-ematea otsailaren 29an amaituko da
  • Lanen aukeraketa martxoaren lehenengo astean egingo da eta sortzaileei modu pertsonalean jakinaraziko zaie erabakia.
  • LABURBIRA-rako hautatutako filmeetako zuzendariek 1.000 eurotako ordainsaria jasoko dute zirkuitoan parte hartzeagatik, eta solasaldi bakoitzera aurkezpena egitera gerturatzeagatik, beste 100 euro.
  • Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan:
    • Publiko guztientzako lanak izan daitezela.
    • Sortzaile berrien eta ibilbide luzea dutenen arteko oreka mantenduko da.
    • Sortzaileen lurraldetasuna.
    • Genero ikuspegia.
    • Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

Arazorik edo galderarik izanez gero jarri kontaktuan gurekin: kultura@topagunea.eus

Zirkuitu ibiltaria
  • 2024ko martxoan aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak.
  • Laburbira 2024ko apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean izango da. 
  • Euskal Herri mailan zein atzerrian erakusteko aukera izango dugu. 
  • 18.Kameratoiko lan irabazlea zuzenean sartuko da 2024 edizioko Laburbira zirkuituan.