Saharako 20 urteko mutil gaztea da Tahar, eta Euskal Herrian bizi da. Haren familiak, ordea, Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du. Egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Saharar gaztea etxera itzuliko da eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa), aurre egin beharko die iraganari, oroitzapenei eta kontraesanei. Lortuko al du bere bizitzako piezak dagokien lekuan jartzea? Gai izango al dira elkar ulertzeko? Eta elkarri barkamena eskatzeko?

FITXA TEKNIKOA

Gidoigilea eta zuzendaria: Ekain Albite
Ekoizpena: Maluta Films
Protagonistak: Malek Mohamed Fadel, Habub Ali Mohamed Salem
Ekoizle exekutiboa: Maria Vallejo, Ritxi Lizartza
Argazki zuzendaria: Gerard Alba
Irudi posprodukzioa: Maialen Sarasua
Soinu posprodukzioa: Luis Cotallo
Posprodukzio estudioa: Juan San Martin (601 Producciones)
Prentsa: Cristina Tapia, Ines Arrue
Diseinu grafikoa: Amaia Etxepeteleku